Txomin Etxaniz
Getariako txakolina
2254308138
getaria
GURE LURRA
Getaria, Euskal Herria, País Vasco, Basque Country
Gure mahastiak eta upategia Getarian daude, hots, txakolinaren sorlekua den marinel-izaerako hiribildu historikoan. Historia eta tradizioa, lurra eta itsasoa, txakolina eta arrantza, modernotasuna eta berrikuntza dira gure esentziaren eta nortasunaren ezaugarri bereizgarriak.
info +
D.O. Getariako Txakolina
TXAKOLINA
Ardo freskoa, fruta-usainekoa eta azidotasun bereizgarria duena
Gure lurreko ardoa. Gure antzinako mahatsondo errustikoetatik, Hondarrabi izeneko mahats barietatea sortu da, eta izaera paregabea eman dio gure ardoari, hots, Txomin Etxaniz Getariako txakolinari.

info +
(785) 734-6813
familia txomin etxaniz
FAMILIA
Tradizioarekiko errespetua eta berrikuntzaren aldeko apustua
Domingo de Etxanizekin (1649) hasi eta Txueka-Etxaniz familiarekin amaitzeraino, gure ahalegina “Hondarrabi” barietatearen kontserbaziora eta Getariako Txakolina JDko (1989) txakolinaren modernizaziora bideratu da.
info +
Image module

GURE TXAKOLINAK

Txomin Etxaniz etengabe aritu da berritzen eta gure lurraren izaera gordetzen, eta txakolinak, ardo apardunak eta mahats-biltze berantiarreko ardoak eskaintzen ditu.

ENOTURISMOA

Ongi etorri gure etxera.

Egin iezaguzu bisita, eta atseginez hartuko zaitugu. Gure mahastiak eta txakolina lantzeko prozesua erakutsiko dizkizugu. Gainera, txakolin-dastaketa bat egingo dugu, gure arrantza-gastronomiako produktuekin (Getariako antxoarekin eta hegaluzearekin).

Erreserbatu bisitaldia